KaixOo zinemazaleOk!
Zine mututik zuri beltzean eta ahotsa zuen filmetara iristea alde handia izan zen, garai haietan pelikula bat egiteak zekarkien lana oraingoarekin alderatzerik ez baitago. Gaur egun, teknologia berriak direla eta ez direla, aktore ezberdinak bildu eta kolorezko 120 minutuko grabaketa bat egiteak ez du horrenbeste denbora eskatzen, izan ere, hilabeteak lehenago hasten baitira filmari buruzko laburpentxoak plazaratzen (bai telebistan, aldizkarietan eta baita zinean ikusten ari garen pelikula berri baten aurretik ateratzen den anuntzioan ere).Jakintza ikastolako ikasle bat naiz, pixkanaka-pixkanaka zinemari loturik doan blog hau hornitzen joango dena. Hasteko, helburuetako bat kurtso honetan zehar film ezberdinei buruzko informazioa zuen eskura jartzea izango da. Horretarako zuen iruzkinak jaso nahi nituzke. Alde batetik, sipnosi edo informazioari zerbait falta bazaio zuen iritziekin osotasun bat emateko; eta bestetik, pelikularen baten laburpenik topatzen ez baduzue, eskakizun bat burutu diezadazuen ondoren nik horren berri zuei eman ahal izateko.
Sarreratxo hau gehiago luzatzera ez noa bada, espero dut bloga gustukoa izatea. Muxu bana ziinemazaleOok!!
Listen to this podcast