Zinemara

Archive for the 'Zinemako sariak' Category


Oscar saria

Posted by mendia on 10th Apirila 2008

Gaurkoan zinema mundura murgilduko zaituztet, zuek aktoreak zarete. Hemendik egun batera ospatukoscar.jpgo den Oscar sarietarako ekitaldirako aukeratuak izan zarete eta egun handia iristen denean, nerbioak dantzan, zuen izena esan eta saria hartzera altxatuko zarete. Nolakoa da saria? Zein bereizgarri ditu? Sustorik eraman ez dezazuen, hemen jakingarri izango zaizkizuen datu batzuk.

Hollywoodeko akademiak antolatutako ekitaldia izaten da non bertan Oscar trofeoa ematen baitzaien aktore, zuzendari, gidoilari, produktore edo tekniko hoberei. Troefeoak pelikularen rollo baten gainean ezpataz armatuta dagoen gizona errepresentatzen du.1928an sortua Cedric Gibbonsen(Metro Goldwyn Meyer-eko zuzendaria) burutapenen abioan, George Stanleyek jarraitzuen trofeoarekin lanean zinemaren mundura iristi zen arte.

34 zentimetro eta lau kilo pisatzen dituelarik, historian zehar aldaketa ñimiño batzuk bakarrik jasan ditu Oscarrek. Brontzezkoa izanik, urretan bainatuta zegoen, nahiz eta orain aleazio batzuetatik pasa ostean itxura hobea eskuratu duen. 1942 eta 1944 urte bitartean buztinez egingo ziren, gerra garaian baitzeuden. Baina, krisia alde batera geratu zen uneaz geroztik urrezko estatuak egitera pasatu ziren berriro ere. 1949an trofeoei zenbaki bat egokitzen hasi ziren, garaiko hari 501 emanez.
50-60 Oscar elaboratzen dira urtero-urtero eta kalkuluen arabera, 12 pertsonen artean 20 orduko denbora tartean lortzen da estatua bat ongi egitea.

Orain zertxobait gehiago dakizu, saria jasotzeko prest beraz. Urduritasuna baretu dizudalakoan, zorte on!! ;)

Listen to this podcast Listen to this podcast

Posted in Zinemako sariak | No Comments »

 
Itxi
Bidali postaz