Zinemara

Archive for the 'Pelikulak' Category


La Caja Kovak (The Kovak Box)

Posted by mendia on 6th Urtarrila 2008

Daniel Monzon- en azken misteriozko lanaz mintzagai natzaizue gaur, urtea hasteko aparteko filma aukeratu baitut! Hala ere URTE BERRI ON zinemazaleOoK! 15 egun hauen ostean berriro ikastolara bueltan izango baikara eta hemendik aurrera artikulu gehiago irakurri ahal izango dituzue eta! Beraz harira joango gara, bada, ea gustukoa duzuen. Gaurkoan era ezberdin batean azalduko dizuet filmaren nondik-norakoa eta zuen lana da ulergarriago den edo ez iritzia iruzkinetan uztea. Luzemetraia honetan buru-belarri jardun duten pertsonaien izen zerrenda doakizue segidan:

David Norton idazle Amerikarrak zientzia-fikziozko nobelak idazten ditu eta mediterranear irla batera gonbidatua gertatzen da. Bertara neskalagunaren laguntzaz iristean, gau horretan bertan berarekin ezkontzea baieztatzen du. Arrazoirik eta inolako esplikaziorik eman gabe, hoteleko leihotik botako da neska. Suizidioa ematen du, baina hanka eta bururik gabeko suizidioa.lacajakovak_b.jpg

Silviarentzat ere ez du ezerk lojikarik jarraitzen, bere suizidioan bizirik atera dela eta. Ez da gertatutakoaz ohartzen, baina ziur dago honek ere bizitza kentzeko saiakerarik ez duela egin, zerbaitek indarrez eginarazi ziolakoan dago.

Idazleak irlartik hanka egin nahi du, baina ez diote uzten. Pasaportea lapurtuko diote eta bere ordez SUIZIDIO hitza daraman paper bat utziko.Momentu horretan, gizon bat agertzen da bere begien islan. Posible al da norbait jendea suizidatzeko ekinean aritzea?

Beraz misteriozko film bat! Ea gustokoa duzuen, ikusi ostean zuen iruzkinen zai geratzen naiz. Aprobetxatu azken eguna, bihartik aurrera lanari ekin beharko diogu eta!

Beste bat arte zinemazaleOoK!

Listen to this podcast Listen to this podcast

Posted in Pelikulak | No Comments »

E.T.

Posted by mendia on 24th Abendua 2007

Gaurkoan 80. hamarkadako film arrakastatsu batekin natorkizue ZinemazaleOoK!

Ezaguna egingo zaizuen Steven Spilberg zuzendariaren luzemetrai honek mundu osoan eragin sakona izan zuen, gu gazteak ginen lehen aldiz telebistan ikusi genuenean eta benetan arrasto itzela utzi digu. Bada sakonki adierazita utzi nahi dizuet film honen nondik-norakoa eta nola ez, pertsonaiak horren ezagunak izanik gehiago ezagutarazteko asmotan doakizue gaurko artikulua.

coverej4.jpg

Elliott (Henry Thomas) izeneko mutikoa bere amarekin, Mary (Dee Wallace), eta bi anai-arrebekin Michael (Robert MacNaughton) eta Gertie (Drew Barrymore) bizi da. Egun batean, bere etxeko patioan beste planeta bateko izaki bat ezagutzen du, non extraterreste misio zientifiko bat garatzeko ahaztuta utzi duten.

Beraz, familiak etxeko bezala egokitzen dute eta konturatu orduko fenomeno sozial bilakatuko dira beraien garaian zentratzen bagara. Pelikula bere sustraietatik arakatzen badugu, bi ‘’haurren’’ elkarrekiko ezagutza gauzatuko da, oso ezberdinak dira bai fisiko eta psikologikoki begiratzen badiegu. Bat gu bezalako haur bat delarik eta bestea, aldiz, extraterreste itxurarekin diseinaturiko pertsonaia. Lan hau Carlo Rambaldik hartu zuen eta Spilbergek narrazio bikain bat prestatu zuen bi pertsonai hauentzako.

Melissa Mathisonen gioia, Allen Daviauren argazkiak eta John Williamsen partiturak tarteko direla, George Lucasen efektuak gehitu zizkieten pelikulari eta emaitza benetan izugarria gertatu zen, zuzendariaren humore puntua alde batera utzi gabe.

Film honek gainera, egilea zinema munduko pertsonairik garrantzitsuenetakoa bilakatzea lortu zuen eta segituan hasi zen jostailu, pelutxe, bideo eta bestelako merkantzia denda erraldoietara eramaten, non miloika saldu ziren eta extraterrestea mundu guztiko ikono bilakatu zen.

Besterik ez, gabonak gainean ditugu eta denbora pila filmak ikusteko. Atzo REC ikusinuen, beraz egun hauetako batean egingo dizuet horri buruzko azterketa. Besterik ez ZinemazaleoOk, geroz eta gehiago zarete eta zuen gustoko pelikulak eskatzera bultzatzen zaituztet.

Hemen filmaren trailler izan zena:

Listen to this podcast Listen to this podcast

Posted in Pelikulak | 1 Comment »

El séptimo dia

Posted by mendia on 13th Abendua 2007

KaixOoO!

Gaurkoan, nire Del.icio.usa miatzen nabilela zer topatuko eta egiazko gertakari baten isla egiten zuen Carlos Sauraren pelikuletako bat. 2004ean hasi ziren film honi bizitasuna ematen, eta pixkanaka osotasun osoko istorioa egitea lortu zuten. Azkenik, urte bereko martxoaren 3an lortu zen bere estreinaldia eta ikus daitekeen bezala, jendeari ahoko zapore on bat utzi zion; non ikusleren bati galdetuz gero, garbi emango ligukeen bere balorazio altua.
Bueno, gertakarietan zentratu beharko dut, ez duzue uste? Jarraituidazue bada!

Jimenez eta Fuentestarrak komunean dituzte zenbait ezaugarri eta euren arteko haserrealdi batekin hasiko da istorioa; Amadeo Jimenez eta Luciana Fuentes (Victoria Abril) ek maitasun egoera bat agertzen digutenean. Baina, pixkanaka erlazioa okertzen joango zaie eta azkenean amaiera emango die euren artekoari. Ez dago arazorik, baina lur banaketa ahalbideratu nahi dute, eta noski, bakoitzak ondasun parte handi bat jaso nahiko du eta ez dira adostasun batera iritsiko. Hemen hasiko dira euren arteko tirabirak, non biolentzi bihurtuko diren.septimodia016ht.jpg

Beste alde batetik, Isabel Jimenez (Yohana Cobo) 15 urteko neskatila bezala azalduko da filmean eta bere lehen maitasunaren haziak ernetzen ari den bitartean, buruan bueltaka izango du umezurtz izatekotan egon dela. Ez du laguntza faltarik izango, bere mutil lagun den Chino (Oriol Vila)k bere familiako gorabeherak baretzen lagunduko dion.

Harrigarria eta benetan egitan gertatzen diren oinarrizko kontzeptuak nagusi dira obra honetan; sekkretu guztiak herritar guztien ahotan izango dira berehala. Herriko tontoena denak ere aurkituko dio zukua istorioari, baina Isabelek era berean bere arazoei lotura bat bilatu eta erlazioa emango die konpondu ahal izateko. Nabarmen geratuko dira, hala ere, Fuentes eta Jimeneztarren arteko gorabeherak, baita herritar asko eta askorentzat ere; hauek exilioa bermatuko dutelako.

Amaiera Jeronimoren kartzelaratzean datza, ezen Jose (Fuentestarren gizon bat) hiltzen saiatzeagatik ezarri zaion zigorra izango den. Hau hemen hilko da, eta betirako ixilik geratuko da Fuentes familiako benetako egia eta herritarren izua.

Gustokoa izan duzue? Baiezkotan nago, zuen iritzien zain geratzen naiz ba! ;)

Ondo pasa eta gozatu zineaz, zinemazalee!

Listen to this podcast Listen to this podcast

Posted in Pelikulak | 3 Comments »

El grito 2

Posted by mendia on 10th Abendua 2007

Gaurkoan beldurra sartuko dizuet zuen zineman!

Entzun duzue ingelesez The Grudge 2? Bada ez da amaituko lehen filmak utzi zigun intriga (eta ez bazenuten ikusteko zorterik izan ikustea gomendatzen dizuet), zubi luze honen ostean ikastolara zainetan beldurra nuela azaldu bainaiz. Ez al zaizue inoiz gertatu aldizkari bat eskuetan duzuela, pelikula baten argazkia begiz jo eta nolakoa izango den pentsatzen hastea? Hori lortu nahi dut ba nik gaur artikulu honekin, animatu zaitezte! Hori bai beldurtiak zaretenok, agian, bihar begi zuloekin azalduko zarete klasera eta hori… ez da nire errua izango e? Eta hori gertatuz gero, baliteke nire bloga bisitatzeari uztea eta ez da hori helburua, ez ez ez!!

Sarreratxo batekin hasiko gara, 2006an Estatu Batuetan Takashi Shimizu zuzendari izanik pantaila erraldoira eraman ziren irudiekin. Hala ere, azken aldaketak tarteko, 2007ko otsailaren 23an izan zen estreinaldia.

grudge2_41.jpg

Audrey Davis (Ambert Tamblyn) konturatzen gaixorik daukan amaren bitartez Sra. Davis (Joanna Cassidy), bere arreba den Karen (Sarah Michelle Gellar) Japoniako ospitale batean dagoela. Eta hori gutxi bada, segidan izango da jakinaren gainean Karen miatzen arituko direla bere mutil lagunaren heriotzaren ondorioz, non Karenek probokatu zuen sute batean bizitza galdu zuen Tokioko etxe batean.

Sra. Davis oso gazki aurkitzen denez ezin izango du Tokioko bidaia burutu eta bere alabari, Audreyri eskatuko dio hara joan eta ahizpa etxera ekartzeko. Bidaia luzea berarentzat, baina behin Japoniako kapitalera iritsitakoan, kazetari eta argazkilari den Easonek (Edison Chenek) Audrey aurkituko du eta honi bere ahizpa Karenen berri emango dio. Pista labur batzuk eta istorio bat, non ahizpa konturatuko den arazo ikustezin eta arriskutsuen atzean egongo dela.

Eta amaiera kontatzera ez noa, beldurrezko gertaerei muzin egin diet eta orain, zuen kritikak jasotzearen zain egongo naiz. Laburrak izanda ere, artikuluari osotasuna ematearen jabe zuek baitzarete!

Hemen eszena aipagarri bat, ez utzi beldurra nagusitzen! Nork daki, agian egun batez zuen ahizpa hiltzaile bat dela eta arazo askoren atzean dagoela konturatuko baitzarete!!

Listen to this podcast Listen to this podcast

Posted in Pelikulak | No Comments »

Lady Chatterley

Posted by mendia on 1st Abendua 2007

Egunon Zinemazale!

Gaurkoan pelikula batekin natorkizue, bazen garaia ezta? Atzo gauean, lehengusuak deitu zidan ea Lady Chatterley filma ezaguna nuen galdetuz. Ez nuen sekula bere berririk izan eta hantxe nintzen gaueko 10etan Lazkaora bidean, lehengusuaren etxera Pascal Ferran-en obra hau (bere beste filmak bezala saritua izan dena) ikusteko asmoz. Eta nola ez, gaur zuei ikusteko gonbita luzatzeko, berari buruz idaztea bururatu zait; izan ere, aspaldian ikusi dudan pelikula erromantiko eta erotikoena hauxe izan baita. Merezi du beraz bideoklubetik edo nahi duzuen tokitik eskuratu eta gustura ikustea, 158 minutuko luzemetraia dugu eta bere sorterria (izenburuak garbi adierazten duen bezala) Frantzian datza.

ladychatterley-pel-p.jpg

Istorioa 1921eko urrian kokatzen da, Chatterley-tarren etxean. Non Costance edo Lady Chatterley (Marina Hands) eta bere senar Clifford-ek (Jean-Louis Coulloc’h) bizitza elkarbanatzen duten.

Lau urte lehenago, beraien ezkontzaz hilabete gutxi batzuren burura Clifford, Britaniako ejerzituko tenientea, jota iritsiko zen etxera, bere gorputz zati bat behin-betirako paralizatuta izanik.

Neguan, Constance bakarrik sentitzen da, bere bizitza eta tristuretan erabat giltzapeturik; alde batetik senarraren zaintzak eta bestetik, ezkondu izana aurrera eraman beharra. Beste guztietaz horren desberdina sentitzen da gaixoa… Erabat ahul agertzen zaigu filmean eta egun batean, bere ahizpa Hilda azaltzen zaio etxean. Non Clidfford behartuko duen beretzako aparteko mediku bat izaten eta horrela, neskatilari lana erraztuko zaio, ezin baitu pisu guztia bere kolkorako eraman. Gaztelu baregabera etortzen da bizitzera Sr. Bulton.

Berehala udaberriaren loraldian erortzen dira; belar usaina eta basoak berde-berde agertzen dute beren irudia. Constance-ri basotik zehar paseoak ematea gustatzen zaiolarik, egun argitsu batean ohartzen da eremu pribatua dela basoa, Parkin-en eremua hain zuzen ere… Parkin mundutik aparte bizi da, basoan bakarrik, eta ez du inoiz ere entzun Wragby (Lady Chatterley-ren etxea) etxearen berririk. Aldiz, neskatilak ez zuen jakin udaberri hartara arte gizon hori nor zen. Elkar ezagutzen dutenean, pixkanaka-pixkanaka sensualitate bizi bat sortzen da elkarrekiko eta nola ez, benetako amodioaren bidea irekitzen zaie. Mundu berri bat sortaraztea izango dute helburu, baina elkarrekin.

Pelikula honen zati batekin uzten zaituztet, ea gustatzen zaizuen!!

Ondo pasa asteburua zinemazaleOoK!

Listen to this podcast Listen to this podcast

Posted in Pelikulak | 2 Comments »

 
Itxi
Bidali postaz