Zinemara

Archive for the 'Biografiak' Category


George Lucas

Posted by mendia on 28th Martxoa 2008

Kaixo zinemazalee! Gaurkoan albo batera filmak utzita, zuzendari honen biografiarekin natorkizue, nire blogean artikulu bat merezi duela uste dut eta!

1944ko maiatzarengeorgelucas.JPG 14an Modeston (California) jaio zen. Bere ama Dorothy eta aita Georgerekin bizi izan zuen gaztaroa George Walton Lucasek eta izugarri gustatzen zitzaizkion autoak eta, nola ez, abiadura handia; hori dela eta, NASCAr izeneko lasterketetan buru belarri jardun zuen, istripu larri batek ia bizia kendu zion arte. Egun hartatik aurrera, Californiako hegoaldera joan eta hango unibertsitatean zinemara murgiltzeko lehen pausoak burutu zituen. Dokumentaiak eta fikziozko pelikula laburrak idatzi zituen hasieran, adibidez: “Herbie” (1966), “The Emperor” (1967) edo “THX 1138 4EB: The electronic Labyrinth” (1967), non Warner Bros zuzendaritzak beka bat luzatu zion kalitate bikainarengatik, beraz burubelarri ekin zion eta emaitza: “El valle del arco iris” (1967). Azken honek American Zoetrope produkzioarekin “THX 1138” (1971) luzatu ahal izan zuen, non bere lehen luzemetraia bihurtuko zen gerora. “Llueve sobre mi corazón” (1969) eta Rolling Stones “Gimme Shelter” (1970) dokumentaia jada grabatuta zeuden.

Lucasfilm Ltd fundatu zuen “American Graffiti” (1973) egin ondoren, film honetan bere emaztea eta Harrison Ford azalduko ziren, zinemako ikono garrantzitsua. Pelikula honen ondorioz Globo de Oro bat eta Oscarretarako nominazio bat eskuratu zituen Georgek zuzendari hoberena zelakoan. Industrial Light & Magicek bere proiektu berriaren arrakasta bermatu zuen, “La guerra de las Galaxias” hain zuzen ere 1977an. Lucas Oscarretara nominatua suertatu zen berriro, baita gidoi orijinalaren saria jaso ere. Eta ondoren Indiana Jones etorriko zen, eta nola ez 1983an bere emaztarekin dibortziatu zen eta Linda Ronstadt kantariarekin maitasun berri bat abioan jartzeko.
Beranduago, “La aventura de los Ewoks” (1984), “Dentro del laberinto” (1986), “Howard…un nuevo héroe” (1986), “Willow” (1988), “Tucker, el hombre y su sueño” (1988) eta “En busca del valle encantado” (1988) zinemaratuko zituen.

90. hamarkadan, Irving G. Thalberg saria jasotzeaz gain, “Las aventuras del joven Indiana Jones” telebista serietan aritu zen lanean. Hala ere, “La amenaza fantasma” (1999), “El ataque de los clones” (2002) eta “La venganza de los Sith” (2005) pelikulak ere eraman ditu zinemara, ez da une batez ere sofan horiei beha geratu, beti lanean ibili den artista kontsidera dezakegu. Zuek zer diozue?

Listen to this podcast Listen to this podcast

Posted in Biografiak | No Comments »

Katherine Hepburn

Posted by mendia on 26th Azaroa 2007

Ez dut uste oso ezagun egingo zaizuenik, zineman baina gehiago antzerki munduan jardun den emakumea izan baita. Hala ere, arrakasta paregabea lortu zuen pantaila erraldoian ere. Ez ditugu nahastu behar Audrey eta Katherin, biak zineman jardun duten arren ezaugarri ezberdinek ezberdintzen baitituzte. Beraz gaurkoan honekin hasiko gara, Audrey beste baterako utziaz.
Aita Thomas Norval urologo eta erizaina eta Katherin Martha ama izanik Conecticuten jaioa, 1907ko azaroaren 7an eta sei ahizpetatik bigarrena. Askatasun osoa zuen eta bere aitak kirolarekin lotu zuen lehenengoz neskatila eta ” el ejercicio es el camino más seguro” izenburuarekin atleta izatera iritsi zen. Garai haietako zinemarekiko irrikarekin eta nola ez, Williams S.Hart pantailan ikusirik zineari tartetxo bat egin edo ez pentsatzen hasi zen Katherine.

Goiz batez, bere anaia gosaltzera jeitsi ez izanak harritu zuen eta atikoan hilik aurkitu zuen, non 5 ordu zeramatzazkien hantze hilik. inoiz ez zen jakitera eraman zer dela eta horrelako heriotza, jende askok bere buruaz beste egin zuela esan arren, beste askok magiako truko baten kopia egiten saiatuz bizia utzi zuela esan zuten. Uda horretatik aurrera, zinemaren munduan murgildu zen, lehenik eta behin antzerkian eta geroago pelikulak burutuz.

1928an bidaiatzen hasi zen, lehenik eta behin Edwin H. Knopf (anaia eta MGM produktore zen lankidea) bisitatzea pentsatu zuen eta horretarako Baltimore-ra joan zen. Baina honen erreakzioaren ondorio izan zen: ”Era tremendamente sincera, pero poco experimentada y de aspecto extraño. No quise saber nada, pero no era nada facil deshacerse de Hepburn”. Graduatu ondoren berriz, ekaineko ostiral batean The Czarina entsegu batean aurkeztu zen, non dama de honor bezala aritzeko gidoi bat eman zion.

Eta ezkondu al zen neska polit hau? Bada, 1938an Ludlow Ogden Smithekin (klase altuko Filadelfiarra) ezkondu zen urtea amaitzera zihoanean. Mrs. Hermet Roosveltek gainera bere antzerki lanak jarraitzen jardun zuen eta kontratu bat aurkeztu zioten, non hau esan eta muzin egin nahi izan zion: ”No se han fijado en mi hasta que me han visto las piernas”. Beranduago, Paramount picturesek pelikula bat egin nahi ote zuen eskakizuna bultzatu zion. Beraz, Katek asteko 100 dolar irabazten zituenez antzerkian 1500 dolarreko soldata bat eskatu zuen, ez bitzuen Hollywoodera joan nahi. Eta RKOk baiezkoa eman zion hainbat aldiz pentsatu eta gero.

”Doble sacrificio” izan zen bere lehen filma eta hasiera-hasieratik zuzendaria (George Cukor) ohartu zen talentu handiko emakumea zinemaratu zuela.

Listen to this podcast Listen to this podcast

Posted in Biografiak | No Comments »

Marilyn Monroe

Posted by mendia on 12th Azaroa 2007

”Sexuak natura eratzen du eta ni primeran ematen naiz naturarekin”-

”Hollywooden 1000 dolar muxu baten truk, arimaren truk 50 zentabo besterik ez”.

”Emakumeen lagunmin dira diamanteak”

”Senarrak izugarriak emakumea traizionatzean”

associated-press_marilyn_monroe_seven_yr_itch_l.jpgBai, bada zineko erregin ile horiaren ahopetik ateratako lau enuntziatu besterik ez dira, baina bera izan zen 50. hamarkadan zinearen munduan ikono garrantzitsuenetakoa. Bere sensualitate, pasio eta borrokak piztu zuen eta oraindik hor dirau, gutako askoren memorian.

1926ko ekainaren 1ean jaio zen Norma Jeane Mortenson izenpean: amak (Gladys Monroe) buruko arazoak zituen eta aita ez zen inoiz ezagutzera eraman. Amak bere arazoen aurrean, Marilyn familia batekin bizitzen utzi zuen, baina 1935ean umezurtz etxe batera eramana izan zen. Baina 16 urte zituelarik, 1942. urtean, Jimmy Doughertyrekin ezkondu zen, nahiz eta 1946an dibortziatu. Beranduago, 1944an gerra garaiko artikulu bat egiten ari zela, argazkilari batek argazkiak egin zizkion eta hortik aurrera modelo izatearekin lotu zuen bere bizitza, non 33 aldizkari baina gehiagotan argitaratua gertatu zen.

1946ko uztailaren 23an Marilyn Miller izenarekin hasi zen zine munduan murgiltzen eta 194an ”The Shoking Miss Pilgrim” pelikulan azaltzeko zortea izan zuen. Hala ere 1950 arte paper ugari interpretatu zituen. lau urte beranduago berriro ezkondu zen, Joe DiMaggio baseball jokalariarekin, non bederatzi hilabete beranduago berriro dibortzioa eskatu zuen.

Eta nola hasi zen, bada, bere irudi polit hori mundu osora zabaltzen?

1956an Marilyn Monroe Productions munduratu zuen Milton Green argazkilariaren laguntzaz, eta urte horretan grabatu zituen ”Bus Stop” eta ”The Price and the Showgirl”, zeinetan Marilynek bere trebezia erakutsi zuen. Urte oparoa benetan aktoresarentzat, hirugarren aldiz ezkondu baitzen Arthur Millerrekin, zeinek ”The Misfits” filma idatzi zion emazteak interpreta zezan. hauxe izan zen Marilynen azken obra eta 1961ean beste behin dibortziatu egin ziren.

Ba al zenekiten 1962an Marilyn munduko izarrik ospetsuen bilakatu zela? Blobo de Oro eskuratu zuen eta urte bereko abuztuaren 4an, 36 urte zituelarik Californiako Brentwood etxean hilik azaldu zen. Arrasto izugarri utzi digu, 30 filmetan atera den aktoresa preziatu honek. Komentatu beharko litzateke ”Something’s got to Give” filma bukatu gabe utzi zuela.

Amaitzeko, jakina da Marilyn Monroe izena aipatzean jarraiki lotzen diogula Glamour eta irudi hitzari. Bere jarraipen egin zuen Marilyn bat ere ezagun bilakatu zen bera hil ostean.

 

Listen to this podcast Listen to this podcast

Posted in Biografiak | 2 Comments »

Denzel Washington

Posted by mendia on 8th Azaroa 2007


Denzel Washington


1954ko abenduaren 28an Mount Vernon (Nueva York) jaio zen eta Fordham unibertsitatean kazetaritza ikasten hasi zen. Hala ere, antzerkiarekiko zuen grina zela eta, San Frantziskora joan zen bizitzera, eta han Conservatorio Americano de Teatro-n izena eman ondoren, 1981ean Carbon Copyrekin zine munduan murgiltzea lortu zuen.

1987ean Stephen Bikoren papera bete zuen Grita libertad pelikulan, non Oscarretara nominatua gertatu zen. Beranduago, Asociaciación Nacional de Corresponsales Extranjeros Acreditados-ekoek aktore bikainena bailitzan izendatu zuten Hollywooden.

1989 an Glory pelikulako aktoreetako bat izanik, Iparameriketako Gerra Zibilean beltzek jasan zituzten arrazakeriez mintzagai da, aktore hoberenaren Oscarra jasotzen duelarik.

19992an, MalcomX pelikularekin 3. Oscarretarako nominatzen dute. Eta gaur egun asko esan dezakegu aktore honi buruz, baina idatzirikoa idatzi, motz geratuko zen argitaralpena; beraz, amaitzeko, Los Angelesen bizi dela jakina da, bere emazte Paulette eta bere semeekin.

Bere filmeetako batzuk hauek dira: “Power”, “Grita libertad”, “Tiempos de gloria”, “Malcom X”, “Philadelphia”, “El informe pelícano”, “Marea roja”, “La mujer del predicador” eta”Estado de sitio”.

Listen to this podcast Listen to this podcast

Posted in Biografiak | 1 Comment »

 
Itxi
Bidali postaz