George Lucas
Posted by mendia on 28th Martxoa 2008
Kaixo zinemazalee! Gaurkoan albo batera filmak utzita, zuzendari honen biografiarekin natorkizue, nire blogean artikulu bat merezi duela uste dut eta!
1944ko maiatzaren 14an Modeston (California) jaio zen. Bere ama Dorothy eta aita Georgerekin bizi izan zuen gaztaroa George Walton Lucasek eta izugarri gustatzen zitzaizkion autoak eta, nola ez, abiadura handia; hori dela eta, NASCAr izeneko lasterketetan buru belarri jardun zuen, istripu larri batek ia bizia kendu zion arte. Egun hartatik aurrera, Californiako hegoaldera joan eta hango unibertsitatean zinemara murgiltzeko lehen pausoak burutu zituen. Dokumentaiak eta fikziozko pelikula laburrak idatzi zituen hasieran, adibidez: “Herbie” (1966), “The Emperor” (1967) edo “THX 1138 4EB: The electronic Labyrinth” (1967), non Warner Bros zuzendaritzak beka bat luzatu zion kalitate bikainarengatik, beraz burubelarri ekin zion eta emaitza: “El valle del arco iris” (1967). Azken honek American Zoetrope produkzioarekin “THX 1138” (1971) luzatu ahal izan zuen, non bere lehen luzemetraia bihurtuko zen gerora. “Llueve sobre mi corazón” (1969) eta Rolling Stones “Gimme Shelter” (1970) dokumentaia jada grabatuta zeuden.
Lucasfilm Ltd fundatu zuen “American Graffiti” (1973) egin ondoren, film honetan bere emaztea eta Harrison Ford azalduko ziren, zinemako ikono garrantzitsua. Pelikula honen ondorioz Globo de Oro bat eta Oscarretarako nominazio bat eskuratu zituen Georgek zuzendari hoberena zelakoan. Industrial Light & Magicek bere proiektu berriaren arrakasta bermatu zuen, “La guerra de las Galaxias” hain zuzen ere 1977an. Lucas Oscarretara nominatua suertatu zen berriro, baita gidoi orijinalaren saria jaso ere. Eta ondoren Indiana Jones etorriko zen, eta nola ez 1983an bere emaztarekin dibortziatu zen eta Linda Ronstadt kantariarekin maitasun berri bat abioan jartzeko.
Beranduago, “La aventura de los Ewoks” (1984), “Dentro del laberinto” (1986), “Howard…un nuevo héroe” (1986), “Willow” (1988), “Tucker, el hombre y su sueño” (1988) eta “En busca del valle encantado” (1988) zinemaratuko zituen.
90. hamarkadan, Irving G. Thalberg saria jasotzeaz gain, “Las aventuras del joven Indiana Jones” telebista serietan aritu zen lanean. Hala ere, “La amenaza fantasma” (1999), “El ataque de los clones” (2002) eta “La venganza de los Sith” (2005) pelikulak ere eraman ditu zinemara, ez da une batez ere sofan horiei beha geratu, beti lanean ibili den artista kontsidera dezakegu. Zuek zer diozue?
Listen to this podcast
Posted in Biografiak | No Comments »