Zinemara

Diamante de sangre

Posted by mendia on 2008 Martxoa 27

Film ikaragarria zinemazale!diamante-de-sangre-pasaporteblog-poster.jpg

Danny Archer (DiCaprio) eta Solomon Vandy (Hounsou)ren bizitzak erabat ezberdinak dira, baita euren egoera ere. Diamante arrosa baten aurkikuntza dela eta, bien destinoa elkarturik aurkituko da; izan ere, diamante honek bizitza alda dezake edo eta bizitza amaitutzat jo…

Sierra Leona 1990: Gerra zibila aurrera doa eta Solomon bere familiatik at geratuko da segituan, diamante kanpoetan lan egitera kondenatua. Egun batean, harri eder bat aurkituko du eta ezkutuan gordeko, badaki eta hori egiten aurkitzen badute hil egingo dutela. Archer, aldiz, arma eta diamanteen arteko elkartrukean ibiltzen da eta Solomonek ezkutuan duen diamante horren berri jasotzen du eta ohartzen da bere balioak Salomon Afrikatik ateratzea bidera dezakeela.

Maddy Bowen (Connelly) Sierra Leonan lanean ari den kazetaria da eta diamanteekin darabilten joku zikin hori azalera eraman nahi digu filmean. Archerrekin kontaktatuko du eta artikulo bat idaztera animatuko da; hala ere, Archerrek neska, neskak Archer baina gehiago behar duela konturatuko da. Neska honen laguntzarekin, beraz, Archer eta Solomonek ihes egin nahiko dute; horretarako, Archerrek Solomoni diamante preziatu hori bila dezan eskatzen dio. Baina zer topatuko Solomonek eta… Archerren semea!

Benetan ikusgarria akziozko film hau, traillerrarekin amaitzen dut, zuen iruzkinen zain ;)

Listen to this podcast Listen to this podcast

One Response to “Diamante de sangre”

  1. kutixao Says:

    Bai, arrazoi guztia ematen dizut. Benetan ikusgarria da film hau. Bertan diamanten inguruan dagoen mafia agertzen da, nola pertsona bat pertsosona izateari uzten dion diamanteak direla eta. Umeak ere gerran nola sartzen dituzten azaltzen du, hauek ere burua erabat galduaz.

    Benetan ona aholkatutako filma Maite. Horrela jarraitu!!

Leave a Reply

XHTML: You can use these tags: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

 
Itxi
Bidali postaz