Diamante de sangre
Posted by mendia on 27th Martxoa 2008
Film ikaragarria zinemazale!
Danny Archer (DiCaprio) eta Solomon Vandy (Hounsou)ren bizitzak erabat ezberdinak dira, baita euren egoera ere. Diamante arrosa baten aurkikuntza dela eta, bien destinoa elkarturik aurkituko da; izan ere, diamante honek bizitza alda dezake edo eta bizitza amaitutzat jo…
Sierra Leona 1990: Gerra zibila aurrera doa eta Solomon bere familiatik at geratuko da segituan, diamante kanpoetan lan egitera kondenatua. Egun batean, harri eder bat aurkituko du eta ezkutuan gordeko, badaki eta hori egiten aurkitzen badute hil egingo dutela. Archer, aldiz, arma eta diamanteen arteko elkartrukean ibiltzen da eta Solomonek ezkutuan duen diamante horren berri jasotzen du eta ohartzen da bere balioak Salomon Afrikatik ateratzea bidera dezakeela.
Maddy Bowen (Connelly) Sierra Leonan lanean ari den kazetaria da eta diamanteekin darabilten joku zikin hori azalera eraman nahi digu filmean. Archerrekin kontaktatuko du eta artikulo bat idaztera animatuko da; hala ere, Archerrek neska, neskak Archer baina gehiago behar duela konturatuko da. Neska honen laguntzarekin, beraz, Archer eta Solomonek ihes egin nahiko dute; horretarako, Archerrek Solomoni diamante preziatu hori bila dezan eskatzen dio. Baina zer topatuko Solomonek eta… Archerren semea!
Benetan ikusgarria akziozko film hau, traillerrarekin amaitzen dut, zuen iruzkinen zain
Listen to this podcast
Posted in Pelikulak | 1 Comment »