Mala noche
Posted by mendia on 2008 Martxoa 25
Gaurkoan zeharo idependentea den film batekin natorkizue, hau ere, presupuestu gutzirekin grabatua izan zena. Walt Curtisen nobela autobiografikotzat ere jo dute askok eta askok, komedia erara kontatua den arren.
Tim Streeterrek Walt pertsonaiaren rola bikain interpretatzen du, non Portlanden dagoen elikadura denda batean lan eginez azalduko zaigun filmean. Bere homosexualitateak Johnny gazte imigrante batetaz maiteminarazten du, baina kanpotarrak ingelesaz pitorik ez du ulertzen…
![]()
25 dolarrengatik kanpotarrak Waltekin lo egitea onartzen du, baina Walt diru faltan dabilenez zail egiten zaio hori guztia lortzea. Egunak aurrera doz eta kanpotarrak Betty ezagutuko du, Walten arreba, eta inportantzia gehiago emango dio anaiari baino. Roberto Pepperrek (Johnnyren lagun minena) lagunduko dio Walti; auto bat nola gidatu, espainieraz nola hitz egin… eta horela, gainontzeko mutilak indiferentziaz begiratzen dioten arren. Roberto poliziak hil ondoren, Johnny faltako da eta Betty Alaskara zuzenduko da dantzari exotiko izateko grinarekin bere bihotza puska-puska eginda utziz.
Hemen duzue traillerra ikusgai, kontutan izan EEUUn 1985ean filmatu zela eta kalitatea ez dela oraingo filmeena bezain aparta.
Listen to this podcast