Déjà Vu
Posted by mendia on 2008 Martxoa 23
Aste santuetan eguraldi ona ez zaigu nagusitu herria zaintzen geratu garenoi eta noski, etxeko sofan goxo-goxo pelikula bat ikustea baino plan hoberik bururatzen al zaizue? Ikusi ditudan hainbatetatik bat aukeratzekotan hauxe aukeratzea otu zait eta zuek ikus dezazuen bultzadatxo bat egitea tokatzen zait orain.
Tony Scottek akziozko pelikula bat eraman du zinemetako pantaila erraldoietara, lojikatik at zientzia fikziozko ezaugarriez hornituta azalduko den luzemetraia bat sortuz.
Filmak ohartaraziko digu denok izan dugula beti sentsazio harraro hori, lehendik ezagutzen ez zenuen norbait ezagutzean lehendik ezagutzen zenuenaren dudamudatan egotea. Edo eta, lekuren bat teorikoki ezagun egiten zaizula nahiz eta inoiz ere bertan ez egon. Eta zuen ustez zer gertatuko litzateke sentsazio hauek pasatako momentuek bidaliak balira, edo eta gerora begira gertatuko denaren pistak izanda?
Honen guztiaren inguruan jo eta ke arituko da Doug Carlin (Denzel Washington) atentatu baten kasuari so eginez. Nueva Orleansen gertatutako bonbaren eztandak argituko dizkio ideia guztiak, eta jende gehiengoaren bizitza salbatzeaz gain, ohartuko da deja vu sentsazio hori jendeak imajinazioan bertan duelako gertatzen dela, ez beste ezergatik.
Lojikaz kanpoko jolasten duen arren, buruari zenbait buelta eman eta gure pentsamenduetan dagoen oro nola gertatzen den eta batzuetan, gertatzen zaiguna nola erlaziona daitekeen hausnartzen laguntzen digun filma iruditzen zait. Hala ere, hemen iritzi sakonago bat.
Eta traillerrak pelikula ikustera bultzatzen bazaituzte, hementxe eransten dizuet. Beste bat arte zinemazaaale!
Listen to this podcast