Zinemara

Archive for Martxoa, 2008

George Lucas

Posted by mendia on 28th Martxoa 2008

Kaixo zinemazalee! Gaurkoan albo batera filmak utzita, zuzendari honen biografiarekin natorkizue, nire blogean artikulu bat merezi duela uste dut eta!

1944ko maiatzarengeorgelucas.JPG 14an Modeston (California) jaio zen. Bere ama Dorothy eta aita Georgerekin bizi izan zuen gaztaroa George Walton Lucasek eta izugarri gustatzen zitzaizkion autoak eta, nola ez, abiadura handia; hori dela eta, NASCAr izeneko lasterketetan buru belarri jardun zuen, istripu larri batek ia bizia kendu zion arte. Egun hartatik aurrera, Californiako hegoaldera joan eta hango unibertsitatean zinemara murgiltzeko lehen pausoak burutu zituen. Dokumentaiak eta fikziozko pelikula laburrak idatzi zituen hasieran, adibidez: “Herbie” (1966), “The Emperor” (1967) edo “THX 1138 4EB: The electronic Labyrinth” (1967), non Warner Bros zuzendaritzak beka bat luzatu zion kalitate bikainarengatik, beraz burubelarri ekin zion eta emaitza: “El valle del arco iris” (1967). Azken honek American Zoetrope produkzioarekin “THX 1138” (1971) luzatu ahal izan zuen, non bere lehen luzemetraia bihurtuko zen gerora. “Llueve sobre mi corazón” (1969) eta Rolling Stones “Gimme Shelter” (1970) dokumentaia jada grabatuta zeuden.

Lucasfilm Ltd fundatu zuen “American Graffiti” (1973) egin ondoren, film honetan bere emaztea eta Harrison Ford azalduko ziren, zinemako ikono garrantzitsua. Pelikula honen ondorioz Globo de Oro bat eta Oscarretarako nominazio bat eskuratu zituen Georgek zuzendari hoberena zelakoan. Industrial Light & Magicek bere proiektu berriaren arrakasta bermatu zuen, “La guerra de las Galaxias” hain zuzen ere 1977an. Lucas Oscarretara nominatua suertatu zen berriro, baita gidoi orijinalaren saria jaso ere. Eta ondoren Indiana Jones etorriko zen, eta nola ez 1983an bere emaztarekin dibortziatu zen eta Linda Ronstadt kantariarekin maitasun berri bat abioan jartzeko.
Beranduago, “La aventura de los Ewoks” (1984), “Dentro del laberinto” (1986), “Howard…un nuevo héroe” (1986), “Willow” (1988), “Tucker, el hombre y su sueño” (1988) eta “En busca del valle encantado” (1988) zinemaratuko zituen.

90. hamarkadan, Irving G. Thalberg saria jasotzeaz gain, “Las aventuras del joven Indiana Jones” telebista serietan aritu zen lanean. Hala ere, “La amenaza fantasma” (1999), “El ataque de los clones” (2002) eta “La venganza de los Sith” (2005) pelikulak ere eraman ditu zinemara, ez da une batez ere sofan horiei beha geratu, beti lanean ibili den artista kontsidera dezakegu. Zuek zer diozue?

Listen to this podcast Listen to this podcast

Posted in Biografiak | No Comments »

Diamante de sangre

Posted by mendia on 27th Martxoa 2008

Film ikaragarria zinemazale!diamante-de-sangre-pasaporteblog-poster.jpg

Danny Archer (DiCaprio) eta Solomon Vandy (Hounsou)ren bizitzak erabat ezberdinak dira, baita euren egoera ere. Diamante arrosa baten aurkikuntza dela eta, bien destinoa elkarturik aurkituko da; izan ere, diamante honek bizitza alda dezake edo eta bizitza amaitutzat jo…

Sierra Leona 1990: Gerra zibila aurrera doa eta Solomon bere familiatik at geratuko da segituan, diamante kanpoetan lan egitera kondenatua. Egun batean, harri eder bat aurkituko du eta ezkutuan gordeko, badaki eta hori egiten aurkitzen badute hil egingo dutela. Archer, aldiz, arma eta diamanteen arteko elkartrukean ibiltzen da eta Solomonek ezkutuan duen diamante horren berri jasotzen du eta ohartzen da bere balioak Salomon Afrikatik ateratzea bidera dezakeela.

Maddy Bowen (Connelly) Sierra Leonan lanean ari den kazetaria da eta diamanteekin darabilten joku zikin hori azalera eraman nahi digu filmean. Archerrekin kontaktatuko du eta artikulo bat idaztera animatuko da; hala ere, Archerrek neska, neskak Archer baina gehiago behar duela konturatuko da. Neska honen laguntzarekin, beraz, Archer eta Solomonek ihes egin nahiko dute; horretarako, Archerrek Solomoni diamante preziatu hori bila dezan eskatzen dio. Baina zer topatuko Solomonek eta… Archerren semea!

Benetan ikusgarria akziozko film hau, traillerrarekin amaitzen dut, zuen iruzkinen zain ;)

Listen to this podcast Listen to this podcast

Posted in Pelikulak | 1 Comment »

Mala noche

Posted by mendia on 25th Martxoa 2008

Gaurkoan zeharo idependentea den film batekin natorkizue, hau ere, presupuestu gutzirekin grabatua izan zena. Walt Curtisen nobela autobiografikotzat ere jo dute askok eta askok, komedia erara kontatua den arren.

Tim Streeterrek Walt pertsonaiaren rola bikain interpretatzen du, non Portlanden dagoen elikadura denda batean lan eginez azalduko zaigun filmean. Bere homosexualitateak Johnny gazte imigrante batetaz maiteminarazten du, baina kanpotarrak ingelesaz pitorik ez du ulertzen…

mala-noche_thumb2.jpg

25 dolarrengatik kanpotarrak Waltekin lo egitea onartzen du, baina Walt diru faltan dabilenez zail egiten zaio hori guztia lortzea. Egunak aurrera doz eta kanpotarrak Betty ezagutuko du, Walten arreba, eta inportantzia gehiago emango dio anaiari baino. Roberto Pepperrek (Johnnyren lagun minena) lagunduko dio Walti; auto bat nola gidatu, espainieraz nola hitz egin… eta horela, gainontzeko mutilak indiferentziaz begiratzen dioten arren. Roberto poliziak hil ondoren, Johnny faltako da eta Betty Alaskara zuzenduko da dantzari exotiko izateko grinarekin bere bihotza puska-puska eginda utziz.
Hemen duzue traillerra ikusgai, kontutan izan EEUUn 1985ean filmatu zela eta kalitatea ez dela oraingo filmeena bezain aparta.

Listen to this podcast Listen to this podcast

Posted in Pelikulak | No Comments »

Juno

Posted by mendia on 24th Martxoa 2008

5.jpgKaiiixo berriro ere zinemazale!! Gaurkoan film ezberdin batekin natorkizue, amaiera ezberdin bateko filmarekin hain zuzen ere. Emakumeak eginiko emakume istorioak kontatzen ditu eta gionista ex-striper bat izan zen.

Istorioa haurdun dagoen gazte edo ikasle (nahi den bezala) batean datza, non amaierak lojika edo errealitatetik ihes egin nahi digun. Juanito neska polita da, nahiz eta nahiko atrebitua eta beste neskekin konparatura oso irekia den; hala ere, goxoki solasten da eta mutilak maitemintzeko doain berzi horren jabe da. Canadan filmatu zen arren, klase ertain eta handiko ezberdintasunak oso ondo islatzea lortzen da pelikulan.

Presupuestu gutxirekin pantaila handira eraman zen filma da beraz, xinplea, baina orijinala eta polita dela esatera eramaten zaituena. Oraindik beste pelikulekin komunean dituzten ezaugarrietaz ihesi egiten den pelikula gutxo horietako bat da hau, etz hori ez da egunero ikusten.
Beraz, gaur egun gertatzen diren gauzei buruzko hausnarketatxo bat primeran etorriko litzaiguke denoi, badirelako Estatu Batuetan gazteek ezkutuan darabiltzaten hainbat gertakari edo eta nahi, gogo edo grin. Guregatik hasi eta konparatzea ez legoke gaizki, zeri itzaroten ari zara?

Komedia hau sakonkiago ulertzeko, ezaugarriak nagusi diren orri honetan informazio gehiago aurkitu dizuet, baita iritzi osatu bat ere. Eta traillerra atsegin duzuenoi ere nola utziko nizuen ba ikusteko gogoarekin…
Hurrenarte zinemazalee!

Listen to this podcast Listen to this podcast

Posted in Pelikulak | No Comments »

Déjà Vu

Posted by mendia on 23rd Martxoa 2008

Aste santuetan eguraldi ona ez zaigu nagusitu herria zaintzen geratu garenoi eta noski, etxeko sofan goxo-goxo pelikula bat ikustea baino plan hoberik bururatzen al zaizue? Ikusi ditudan hainbatetatik bat aukeratzekotan hauxe aukeratzea otu zait eta zuek ikus dezazuen bultzadatxo bat egitea tokatzen zait orain.wallpaper1.jpg

Tony Scottek akziozko pelikula bat eraman du zinemetako pantaila erraldoietara, lojikatik at zientzia fikziozko ezaugarriez hornituta azalduko den luzemetraia bat sortuz.

Filmak ohartaraziko digu denok izan dugula beti sentsazio harraro hori, lehendik ezagutzen ez zenuen norbait ezagutzean lehendik ezagutzen zenuenaren dudamudatan egotea. Edo eta, lekuren bat teorikoki ezagun egiten zaizula nahiz eta inoiz ere bertan ez egon. Eta zuen ustez zer gertatuko litzateke sentsazio hauek pasatako momentuek bidaliak balira, edo eta gerora begira gertatuko denaren pistak izanda?
Honen guztiaren inguruan jo eta ke arituko da Doug Carlin (Denzel Washington) atentatu baten kasuari so eginez. Nueva Orleansen gertatutako bonbaren eztandak argituko dizkio ideia guztiak, eta jende gehiengoaren bizitza salbatzeaz gain, ohartuko da deja vu sentsazio hori jendeak imajinazioan bertan duelako gertatzen dela, ez beste ezergatik.

Lojikaz kanpoko jolasten duen arren, buruari zenbait buelta eman eta gure pentsamenduetan dagoen oro nola gertatzen den eta batzuetan, gertatzen zaiguna nola erlaziona daitekeen hausnartzen laguntzen digun filma iruditzen zait. Hala ere, hemen iritzi sakonago bat.

Eta traillerrak pelikula ikustera bultzatzen bazaituzte, hementxe eransten dizuet. Beste bat arte zinemazaaale!

Listen to this podcast Listen to this podcast

Posted in Pelikulak | No Comments »

The Rolling Stones

Posted by mendia on 6th Martxoa 2008

Kaixo zinemazale!! Gaurkoan zinemazale ezin deituko dizut bada, nire gaurko artikulua musikazaleek irakurri beharko lukete eta! ;) Jarioetan begira aritu ostean, apirilean Donostian Karen, Laura, Amaia, Idoia eta Oihanek gozatuko dugun kontzertuaz gain, badaudela beste talde ospetsu batzuk ohartu naiz eta horri nolabaiteko hausnarketa egitea garrantzitsua iruditzen zait.

shine-a-light.jpg

Martin Scorsese zuzendariaren ikuspegitik, rock talde paregabe honen nondik norakoaz mintzagai da pelikula hau. Ezin dugu asko luzatu, ez du helbururik filmak; baizik eta, dokumental erara rockari hesteak ateratzen saiatzen da. Horretarako, nola ez, talde arrakastatsu hau ekarriko du zinemako pantailara. Dibertsioz jositako abenturez gain, Rolling Stones taldearen iragan luzea eta orain enerjikoaz datza. Inoiz ez omen da pelikularik rock mundura horrenbeste gerturatu.

Taldeko bosgarren Rollingak, teknikari paregabeen laguntzaz, San Frantziskoko kontzertu batean, 1969an, gertatutako gertakari tragikoez mintzatuko da luzez.
Christina Aguilera, The White Stripes eta Bill Clinton bere familia guztia gonbidatuak izan ziren rock ekitaldira; non, esperientzia musikal eta zinematografiko aparta izatea iritsi zen.

Hemen pelikularen trailerra:

Listen to this podcast Listen to this podcast

Posted in Pelikulak | 1 Comment »

 
Itxi
Bidali postaz