Leones por corderos
Posted by mendia on 28th Otsaila 2008
Gaurkoan Maddik eskatutako film batekin natorkizue, gizarteari buruzko hausnarketa egoki bat egiteko primeran etorriko zaizuena. Ameriketan dabiltzan ezkutuko ekintza terroristak eta azpijokoak salatzen dira eta pixkanaka denen ahotan egotea lortuko dela ikusaraziko digu zuzendariak.
Politika eta bizitza sozialaren hausnarketa bat burutzea laguntzen digu film honek; Janine (telebistan dihardun kazetaria), non Jasperri (senatari errepublikarra, presitente izateko prestatzen ari dena) entrebista bat egingo dion. Bien bakarkako solasaldian kazetariari esplikatzen dio Afganistan eta Irakeko terrorismoaren nondik-norakoa. Arian (soldadu beltz bat) eta Ernest (soldadu mexikarrak) lagunak dira euren unibertsitate garaitik eta estrategia horretan dihardute, non harrapaturik suertatuko diren. Stephenen (Los Angelesko unibertsitateko irakaslea) ikasleak ziren hauek eta bere ideien jarraitzaile sutsu bilakatu zituen, errelitate eta bizitza sozialaren isla bikain baten jabe ere bihurtu zituena.
Robert Redford ek Matthew Michael Carnahan (Joe Carnahan aktorearen anaia)zuzendaritzapean dagoela, intentzio didaktikoa ezkutuan mantenduko dute, edo hori izango da euren nahia hasiera batean. Reford irakasle paperean erabat sartuko da, eta politikaren nondik-norakoak azpimarraturik utziko dituzte aktoreek. Berekoitasuna eta terrorismoa esku artean ibiliko dute film osoan zehar eta ambizioa dela eta mugituko dira gure gizartean.
Komunikazioak, bere ikusle eta entzuleen kopuruaz larriturik, gobernuan betetzen duten errola alde batera utziko dute eta jasotako mezuak zabalduko dizkie politikariei. Irakasleak arriskua daukate egiten duten orori behatuz gero. Eta azkenik, inguruko gazteen burutan dagoena ikusiko dugu. Juergarako grina eta sexua, nahaste onek pelikulari errealitate kutsu bat ematen diolarik.
Meryl Streep aktore garrantzitsutzat jotzen da hemen, El diablo viste de Pradan bezala emakumezkoen aldizkariaren sortzaileetako bati zango delako. Tom Cruisek United Artistekin lehen filma egingo du eta gizatasun puntu izugarria eta indarra oparituko dizkio bere papelari. Soldaduei beha, Michael Peña, World Trade Centerreko papelaren antzekoa burutzen digularik, baina entitate pertsonalaz at joan barik (hemen ikasle izango da, beste filmean familia oso bateko aita zen bitartean…) eta amaitzeko, Andrew Garfield, beste ikasleetako bat, sozialismoaren hausnarketa zuzena eginaraziko diguna.
Besterik gabe, gustukoa izango duzuela espero dut. Hala ere, zuen eskakizunen zain geratuko naiz. Maddi bezala proposatu zuen gustuak, hurrena ere Maddik eskatutako film bat izango da (aholkulari aparta baita benetan). Eskerrik asko Maddi eta segi ezazu zure proposamenekin zinemazaleok txunditzen!
Listen to this podcast
Posted in Pelikulak | 1 Comment »