Zinemara

Archive for Otsaila 18th, 2008

La Escafandra y la Mariposa

Posted by mendia on 18th Otsaila 2008

5.jpgGaurkoan film zeharo ezberdin baten azalpena egitera behartu nau Elle aldizkariak. Mutilek ezdakit, baina neskongan oso ezaguna da arropa marka hau, eta nola ez; modan jarri berri diren kamiseta horietaz zer esanik ez! Aldizkariaren sortzaile izan zen Jean-Dominique Baubyk 43 urte zituelarik, 1985ean jasan zuen enboliari buruz mintzagai da pelikula hau. 20 egun luzez koman egon ondoren eta bere aldizkaria itxi ostean, “síndrome de cautiverio ” delakoaren eraginpean dagoela ohartzen dira medikuak. Segidan, gorputz osoa paralizaztuta geratuko zaio; honen eragin zuzenak jan, hitz egin eta arnasa hartzearen zailtasunak direlarik. Aldizkariaren zuzendariak beraz preso jarraituko du bere gorputzean, ingurukoekin komunikatu nahi duenean bere ezker begiari mugimendua ahalbideraraziz. Pixkanaka, bere imajinazioa eta memoria paralizatu gabe daudela erakutsi nahi izango dio jende guztiari.

Berk-Sur-Mer ospitalean bere ezker begiarekin erlazionatuta egongo den alfabetoa erakutsiko diote eta bere barnean dauden hitzak kanporatzeko gai dela erakutsiko du. Beraz,

Bere askatasunaren oroimenean, gaur Ellek urteurrenak betetzen dirau, urtero bere zuzendari izan zen gizon hau orotaraziz. Zeri itxaroten ari zara? Ez al zaizu interesgarria iruditu? Tira, Elleren Azaroko hilabetekariak informazio gehiago emango dizue, baina honekin ez al zaizue filmaren nondik norakoa ikusteko grina pizten?

Listen to this podcast Listen to this podcast

Posted in Pelikulak | 1 Comment »

 
Itxi
Bidali postaz