Zinemara

Archive for Otsaila 14th, 2008

Más alla de la pasión

Posted by mendia on 14th Otsaila 2008

Gaurkoan estreinatu berri den 2 ordu inguruko film batekin natorkizue, Joe Wrighten aginduetan James MacAvoy eta Keira Knightley bezalako aktore famatuek antzeztu dutenarekin, alegia.

1935eko garai haietan pausatzen da eta Briony Tallis delako neskatila batek krimen baten buru izan dela akusatuko du Tallisestarrek etxean lan egiteko daukaten mutila, Robbie Turner (James MacAvoy). Gizon hau, neskaren ahizpa den Ceciliaren (Keira) amorantea izanik, haserrea piztuko da familian. Gizonak kartzela zigorra bete ostean, Bigarren Gerra Mundialean parte hartuko du eta bi ahizpak gaixotuta dauden pertonak zainduko dituzte.
Maitasunaren garaien laburpen bat egiten digu zuzendariak, bi zatitan bana daitekeela nabarituz. Lehen zatiak pertsonaiak eta euren ezaugarriak sakonki adieraziko dizkigu. Nagusiki neskatila nolakoa den eta haur izatetik emakume izaterako pausoak zein izan diren nabarmen geratuz.expiacion_b.jpg

Bigarren zatia Bigarren Mundu Gerraraino joaten da, pertsonaiak psikologikoki aztertuz eta melodrama kutsu bat emanez. Tristura eta minaren errepresentazioa bikain geratuko da bi amoranteak elkar agurtu behar dutela oroitzean. Urte batzuk beranduago, Brioni barkamen eske agertuko zaie Tallistarrei.

Beraz bi plano ezberdin, alde batetik gizonezkoek amarekiko gertutasun falta eta amoranteekiko jarrera. Bestetik, emakumeak azaltzen direlarik; hauek laguntza eskaintzeaz gain, beraien bizitzako maitasuna doan tokira doala hara jarraituko dute.
Beraz zenen zain zaude? Garai haietako pertsonaiak nolakoak ziren, egoera zenbat aldatu den, maitasunak zeinen tinko euste zuen jakin nahi baduzue, bi orduz 1935. urtera joango zarete film honekin. Merezi du. Zuen kritiken zain geratuko naiz, jada eskatu baitidazue zuzendari honen beste pelikuletako bat. Urrena horri helduko diot, bitartean asko ikasi eta zinema ez alde batera utzi!!

Listen to this podcast Listen to this podcast

Posted in Pelikulak | 1 Comment »

 
Itxi
Bidali postaz