Zinemara

Archive for Urtarrila 10th, 2008

[REC]

Posted by mendia on 10th Urtarrila 2008

Kaixo zinemazaleOoK! Gaurkoan beldurrezko film bati buruzko ezaugarriak zuzenduko dizkizuet, duela bi aste ikusi nuen eta oraindik kirioak dantzan baititut ;) Ea gustokoa duzuen bada!

Manuela Velasco, Angela izenez ezagutuko dugu filmean. Betidanik 40 principaleseko zerrendaren berri eman digun honek, suhiltzaile batzuen lanaren berri eman nahi digu. Horretarako bere lagun den Marcosekin, kazetari lanetan eguneko 24 ordueta filmatuko duten nola bizi diren eta zein arriskuetatik pasa ohi diren.

Gauez, etxebizitza batetik dei bat jasotzen dute suhiltzaileek eta eguneroko lan bat dirudienak, amets gaizto izatera pasako da denbora gutxian.
Beraz, bertara sartzen dira eta den-dena grabatuko. Nahiz eta polizia gazteenari graziarik ez dion egingo. Bertan giltzapetuko dituzte bai bizilaguna keta baita bi kazeetariekin haserre dauden poliziak ere. Ez dute zergatiaren berririk jasotzen kanpoan dauden polizietako bat babes tresnekin barrura sartzen den arte. Misteriozko zerbait da, beldurgarria, txarra…

Halako batean, gaisotasun bat badela eraikuntzan jakiten dute. Neskatilaren lerdearekin kontaktuan jarriz gero, ezin itxi daitezkeen zauriak egiten dira eta behin batetik-bestera pasatzen denean kontagiatzea ez da ezinezkoa izango. Eta nolatan sortu da hori? Zerk eragin du horrelako kaos bat etxean?
Espero gabe jokua aldatu egingo da. Orain ezkutatzea, bizirautea eta gaixotasuna daramatenetatik ihes egitea izango da helburua. Beldurrari muzin egin eta den-dena grabatzea izango da kazetarien lana. Gertatutakoa gertatuta, baina denak grabatuta geratu beharko du.

rec.jpg

Kazetariek lortzen dute bizirautea eta azken unerarte ekingo diote gertakariaren aztarnei. Giltzatuta egon den gela batera helduko dira eta Errusiar neskatila baten gaisotasunaz lortzen dituzte berriak. Berak burutu du kaka-nahaste guztia eta une horretantxe argirik gabe geratzen dira. Marcosek dena grabatzen jaraituko du eta halako batean filma bukatuko da. Errusiar neska agertuko da eta kazetariak desagertuko. Baina pelikula gure zineetara iritsi da, beraz kamara izan da bizirik mantendu den gauza bakarra.

Lorik egingo al duzue zinemazaleOok? Niri apur bat kosta zitzaidan, sustoz eta odolez beteriko filma gauzatu dutelako Espainian 2006. urtean. Ez al zaizue zoazten tokira zoaztetela zuen kamara gainean eramateko grin hori pizten? Agian Errusiar neskatila ez, baina beste tokiren bateko inpakturen bat grabatzeak zuen ‘’filma’’ pantaila handira zuzentzen dizue eta benetako zuzendari bihurtzen, nork daki…

Jarraian gidoi banaketa zein izan zen erakutsiko dizuet:

  • Ángela (Manuela Velasco)
  • Manu (Ferran Terraza)
  • Sergio, polizia gaztea (Jorge Serrano)
  • Marcos, kamara (Pablo Rosso)
  • Álex (David Vert)
  • Polizia zaharrena(Vicente Gil)
  • Sra. Izquierdo(Martha Carbonell)
  • Guillem(Carlos Vicente)
  • Neskatilaren ama(Maria Lanau)
  • Amona(M.Teresa Ortega)
  • Aitona (Manuel Bronchud)
  • Japonesa(akemi Goto)
  • Japones gizona (Kao Chen Min)
  • Jennifer (Claudia Font)

Zer iruditu zaizue? Zuen iritziak gustora jasotzen dira eh? Hemen Ariadnaren eta Carlos Politeren iritziak. Traillerrarekin amaitzen dut ba!

Besterik ez zinemazale, hurrenarte!!

Listen to this podcast Listen to this podcast

Posted in Pelikulak | No Comments »

 
Itxi
Bidali postaz