Zinemara

Archive for Urtarrila, 2008

Mi mejor amigo

Posted by mendia on 15th Urtarrila 2008

Kaixo zinemazale!

Gaurkoan komedia batekin natorkizue, aspaldi da barre eginarazteko filmarik azaltzen ez dizuedala, beraz gaur biologook azterketa egin ostean arratsalderako badugu zertan entretenitu!

Filmean François nagusitzen da 50 urte inguru dituen gizon arrunt bat, non izugarrizko etxea eta bizitzaren jabe den. Egun batez, familiako batzuekin afaltzen ari den bitartean ohartuko da ez dutela berak bezainbeste maitatzen. Hauek inoiz lagunik izan ez duen batekin afaltzen ari direla pentsatuko dute eta bere sozia den Catherinek apustu bat egingo dio:
Bere benetako lagun mina aurkitzea. 10 egun emango dizkio prozesu hori burutzeko eta lortuz gero, erosi berri duen jarroi grekoa oparituko dio. Lortzen ez badu, berriz, neskarentzat izango da.

imgprevfile_001911.jpg

Apostua segidan onartuko dio gizonak, eta bere kontaktu agendan pausatuko du egun luzez begirada. Egunak joan egunak etorri bere lagun mina izango denaren ezaugarriak bilatzen dirau, Parisera helduko den arte. Hemen Bruno izeneko taxista bat ezagutuko du, bihotz oneko gizon bat. Bere jatortasunak François begiz jotzen du eta gogoko izango du jendearekiko duen erreztasuna.
Beraz pixkanaka laguntza eskatzen joango zaio lagunak egitearen asunto horretan eta beste gizon bat bihurtuko da hau.
Arazoarekin amaitzen lagunduko al dio taxistak edo eta bere lagun min bilakatuko da? Apustua irabaziko al du?

96 minutuko fil hau Frantzian estrenarazi zuten 2007ko ekainaren 29an eta gidoi banaketa honela gauzatu zen:

· Daniel Auteuil
· Julie Gayet
· Henri Garcin
· Dany Boon
· Julie Durand

Beraz animatuko al zarete Patrice Laconteren komedia hau zuen telebistara zuzentzera? Merezi du ordu eta erdiz barre sorta bat egiten aritzea, zuen bihotzak ere eskertuko dizue eta! Hori dio gure biologiako liburuak behintzat ;) Eta hemen ikusgai filmaren zati batzuk, ea gustokoa duzuen zinamazaleOoK!

Listen to this podcast Listen to this podcast

Posted in Pelikulak | No Comments »

[REC]

Posted by mendia on 10th Urtarrila 2008

Kaixo zinemazaleOoK! Gaurkoan beldurrezko film bati buruzko ezaugarriak zuzenduko dizkizuet, duela bi aste ikusi nuen eta oraindik kirioak dantzan baititut ;) Ea gustokoa duzuen bada!

Manuela Velasco, Angela izenez ezagutuko dugu filmean. Betidanik 40 principaleseko zerrendaren berri eman digun honek, suhiltzaile batzuen lanaren berri eman nahi digu. Horretarako bere lagun den Marcosekin, kazetari lanetan eguneko 24 ordueta filmatuko duten nola bizi diren eta zein arriskuetatik pasa ohi diren.

Gauez, etxebizitza batetik dei bat jasotzen dute suhiltzaileek eta eguneroko lan bat dirudienak, amets gaizto izatera pasako da denbora gutxian.
Beraz, bertara sartzen dira eta den-dena grabatuko. Nahiz eta polizia gazteenari graziarik ez dion egingo. Bertan giltzapetuko dituzte bai bizilaguna keta baita bi kazeetariekin haserre dauden poliziak ere. Ez dute zergatiaren berririk jasotzen kanpoan dauden polizietako bat babes tresnekin barrura sartzen den arte. Misteriozko zerbait da, beldurgarria, txarra…

Halako batean, gaisotasun bat badela eraikuntzan jakiten dute. Neskatilaren lerdearekin kontaktuan jarriz gero, ezin itxi daitezkeen zauriak egiten dira eta behin batetik-bestera pasatzen denean kontagiatzea ez da ezinezkoa izango. Eta nolatan sortu da hori? Zerk eragin du horrelako kaos bat etxean?
Espero gabe jokua aldatu egingo da. Orain ezkutatzea, bizirautea eta gaixotasuna daramatenetatik ihes egitea izango da helburua. Beldurrari muzin egin eta den-dena grabatzea izango da kazetarien lana. Gertatutakoa gertatuta, baina denak grabatuta geratu beharko du.

rec.jpg

Kazetariek lortzen dute bizirautea eta azken unerarte ekingo diote gertakariaren aztarnei. Giltzatuta egon den gela batera helduko dira eta Errusiar neskatila baten gaisotasunaz lortzen dituzte berriak. Berak burutu du kaka-nahaste guztia eta une horretantxe argirik gabe geratzen dira. Marcosek dena grabatzen jaraituko du eta halako batean filma bukatuko da. Errusiar neska agertuko da eta kazetariak desagertuko. Baina pelikula gure zineetara iritsi da, beraz kamara izan da bizirik mantendu den gauza bakarra.

Lorik egingo al duzue zinemazaleOok? Niri apur bat kosta zitzaidan, sustoz eta odolez beteriko filma gauzatu dutelako Espainian 2006. urtean. Ez al zaizue zoazten tokira zoaztetela zuen kamara gainean eramateko grin hori pizten? Agian Errusiar neskatila ez, baina beste tokiren bateko inpakturen bat grabatzeak zuen ‘’filma’’ pantaila handira zuzentzen dizue eta benetako zuzendari bihurtzen, nork daki…

Jarraian gidoi banaketa zein izan zen erakutsiko dizuet:

  • Ángela (Manuela Velasco)
  • Manu (Ferran Terraza)
  • Sergio, polizia gaztea (Jorge Serrano)
  • Marcos, kamara (Pablo Rosso)
  • Álex (David Vert)
  • Polizia zaharrena(Vicente Gil)
  • Sra. Izquierdo(Martha Carbonell)
  • Guillem(Carlos Vicente)
  • Neskatilaren ama(Maria Lanau)
  • Amona(M.Teresa Ortega)
  • Aitona (Manuel Bronchud)
  • Japonesa(akemi Goto)
  • Japones gizona (Kao Chen Min)
  • Jennifer (Claudia Font)

Zer iruditu zaizue? Zuen iritziak gustora jasotzen dira eh? Hemen Ariadnaren eta Carlos Politeren iritziak. Traillerrarekin amaitzen dut ba!

Besterik ez zinemazale, hurrenarte!!

Listen to this podcast Listen to this podcast

Posted in Pelikulak | No Comments »

La Caja Kovak (The Kovak Box)

Posted by mendia on 6th Urtarrila 2008

Daniel Monzon- en azken misteriozko lanaz mintzagai natzaizue gaur, urtea hasteko aparteko filma aukeratu baitut! Hala ere URTE BERRI ON zinemazaleOoK! 15 egun hauen ostean berriro ikastolara bueltan izango baikara eta hemendik aurrera artikulu gehiago irakurri ahal izango dituzue eta! Beraz harira joango gara, bada, ea gustukoa duzuen. Gaurkoan era ezberdin batean azalduko dizuet filmaren nondik-norakoa eta zuen lana da ulergarriago den edo ez iritzia iruzkinetan uztea. Luzemetraia honetan buru-belarri jardun duten pertsonaien izen zerrenda doakizue segidan:

David Norton idazle Amerikarrak zientzia-fikziozko nobelak idazten ditu eta mediterranear irla batera gonbidatua gertatzen da. Bertara neskalagunaren laguntzaz iristean, gau horretan bertan berarekin ezkontzea baieztatzen du. Arrazoirik eta inolako esplikaziorik eman gabe, hoteleko leihotik botako da neska. Suizidioa ematen du, baina hanka eta bururik gabeko suizidioa.lacajakovak_b.jpg

Silviarentzat ere ez du ezerk lojikarik jarraitzen, bere suizidioan bizirik atera dela eta. Ez da gertatutakoaz ohartzen, baina ziur dago honek ere bizitza kentzeko saiakerarik ez duela egin, zerbaitek indarrez eginarazi ziolakoan dago.

Idazleak irlartik hanka egin nahi du, baina ez diote uzten. Pasaportea lapurtuko diote eta bere ordez SUIZIDIO hitza daraman paper bat utziko.Momentu horretan, gizon bat agertzen da bere begien islan. Posible al da norbait jendea suizidatzeko ekinean aritzea?

Beraz misteriozko film bat! Ea gustokoa duzuen, ikusi ostean zuen iruzkinen zai geratzen naiz. Aprobetxatu azken eguna, bihartik aurrera lanari ekin beharko diogu eta!

Beste bat arte zinemazaleOoK!

Listen to this podcast Listen to this podcast

Posted in Pelikulak | No Comments »

 
Itxi
Bidali postaz