Lady Chatterley
Posted by mendia on 1st Abendua 2007
Egunon Zinemazale!
Gaurkoan pelikula batekin natorkizue, bazen garaia ezta? Atzo gauean, lehengusuak deitu zidan ea Lady Chatterley filma ezaguna nuen galdetuz. Ez nuen sekula bere berririk izan eta hantxe nintzen gaueko 10etan Lazkaora bidean, lehengusuaren etxera Pascal Ferran-en obra hau (bere beste filmak bezala saritua izan dena) ikusteko asmoz. Eta nola ez, gaur zuei ikusteko gonbita luzatzeko, berari buruz idaztea bururatu zait; izan ere, aspaldian ikusi dudan pelikula erromantiko eta erotikoena hauxe izan baita. Merezi du beraz bideoklubetik edo nahi duzuen tokitik eskuratu eta gustura ikustea, 158 minutuko luzemetraia dugu eta bere sorterria (izenburuak garbi adierazten duen bezala) Frantzian datza.

Istorioa 1921eko urrian kokatzen da, Chatterley-tarren etxean. Non Costance edo Lady Chatterley (Marina Hands) eta bere senar Clifford-ek (Jean-Louis Coulloc’h) bizitza elkarbanatzen duten.
Lau urte lehenago, beraien ezkontzaz hilabete gutxi batzuren burura Clifford, Britaniako ejerzituko tenientea, jota iritsiko zen etxera, bere gorputz zati bat behin-betirako paralizatuta izanik.
Neguan, Constance bakarrik sentitzen da, bere bizitza eta tristuretan erabat giltzapeturik; alde batetik senarraren zaintzak eta bestetik, ezkondu izana aurrera eraman beharra. Beste guztietaz horren desberdina sentitzen da gaixoa… Erabat ahul agertzen zaigu filmean eta egun batean, bere ahizpa Hilda azaltzen zaio etxean. Non Clidfford behartuko duen beretzako aparteko mediku bat izaten eta horrela, neskatilari lana erraztuko zaio, ezin baitu pisu guztia bere kolkorako eraman. Gaztelu baregabera etortzen da bizitzera Sr. Bulton.
Berehala udaberriaren loraldian erortzen dira; belar usaina eta basoak berde-berde agertzen dute beren irudia. Constance-ri basotik zehar paseoak ematea gustatzen zaiolarik, egun argitsu batean ohartzen da eremu pribatua dela basoa, Parkin-en eremua hain zuzen ere… Parkin mundutik aparte bizi da, basoan bakarrik, eta ez du inoiz ere entzun Wragby (Lady Chatterley-ren etxea) etxearen berririk. Aldiz, neskatilak ez zuen jakin udaberri hartara arte gizon hori nor zen. Elkar ezagutzen dutenean, pixkanaka-pixkanaka sensualitate bizi bat sortzen da elkarrekiko eta nola ez, benetako amodioaren bidea irekitzen zaie. Mundu berri bat sortaraztea izango dute helburu, baina elkarrekin.
Pelikula honen zati batekin uzten zaituztet, ea gustatzen zaizuen!!
Ondo pasa asteburua zinemazaleOoK!
Listen to this podcast
Posted in Pelikulak | 2 Comments »