Zinematik telebistara salto!
Posted by mendia on 2007 Azaroa 20
Kaixo zinemazale!
Azaroaren 16a eta Batxilergoko ikasleok 4 azterketa kendu ditugu gainetik. Tira aste osoa ikasten pasa eta gero, gaur ostirala, deskantsutxo bat hartzea merezi dugu. Horretarako zer da hobea pelikula bat ikustea baino? Gaur telebistak film politak aurkeztu nahi dizkigu, beraz arratsaldean gertuen aurkitzen duzuen gozoki dendara joan, palomita batzuk erosi eta lagungarri gisa freskagarri bat eta has zaitezte zapping pixka bat egiten.
Zapping egitea gustoko ez duzuenoi gaur egun guztian ikusgai dauden pelikula politenen zerrenda utziko dizuet, erabakia hartzea jada zuen lana da. Ahaztu ezazue ba estresa, hartu etxeko sofa guztia zuentzat eta jar zaitezte eroso, patxadan eta utzi ikasgaiak astebururako, badaukazue eta aski denbora.
- TVE1ek gaueko 23.50etan ”La chaqueta metalica” aurkezten digu eta balorazioari erreparatzen badiogu bi izar ageri zaizkio, beraz polita izan daiteke.
- La2ek, 21.30etan (beraz afaldu bitartean ikusteko aproposa), ‘‘La leyenda del tiempo” botako du. Pelikula honetako pertsonaia nagusia Isra da, ijitu kastako umetxo bat. Bere aita hil ostean bere aitarekin burutu ohi zituen gauzak alde batera utzi beharko ditu eta bizi den islatik urrun joatearen ametsa erabat zapuzten zaio. Makikok isla honetaraino bidaiatzen du tradizioari jarraituz… Zer gertatuko da? Kontatuko didazue!
- Zuetako norbait goizeko ordu txikietan esna egongo al da? Horietako gaupasazaleentzat: ”Comando fantasma” eta ” El momento de la verdad”, goizekoordubietatik 5.15etara la 2ek eskeintzen dizkizuen bi pelikula.
- La sextako pelikuletaz zer esanik ez! Gaueko 21.55etan ”Loca academia de policia 6” ikustera bultzatu nahi gaituzte. Lapur talde batek kakalarri batean dauzka hiriko hiritarrak bitxidenda eta bankuetako lapurretak direla eta ez direla. Lasard komandanteak eta polizia agenteek hiru lapurrak kartzelaratzeko gogor borrokatuko dute. Lortuko al dute? Ummm… Amerikanada horietako bat dirudi, baina amaieraraino ikusi behar erantzuteko!
- Et, et,et… arratsaldeko hirurak dira eta ez al daukagu jarraian pelikularik? Baaaaaaaaiiiiiii!! 16.00etan Teledonostin ”Un viaje desde el corazón”, maisu batek amaren gauzetan miatzen ari delarik bere aitaren argazki batzuk aurkitzen ditu eta egia guztia ezkutatu diotela konturatzen da.
- ”Panorama para matar”, jarraian 18.25etan ETB2n. Eta kate honetan, gaueko 22.40etan, ”El ultimo Samurai”. Nathan Algre indioen aurkako borrokak ekiditzen dituen gizonetako bakarra da. Zer gertatuko zaio? ”El ocaso del Samurai” goizaldeko 3etan, loakhartzen ez duenak ikusteko primerakoa!
Beraz ez kexatu! Telebistak eskeintzen dizkizuen filmak gogoko ez badituzue, zergatik ez zarete herriko bideo klubera joaten? Bertan dagoen gizonak gomendatuko dizue filmaren bat, ikusiko duzue! Ni pasadan egunean joan eta Apocalypto pelikularen DVDa eskuan nuelarik iritsi nintzen etxera. Mel gibson zuzendariak akziozko pelikula honetan abentura ugari sartzea du helburu eta nolabait Mayen zibilizazioaren amaiera trajikoko garaian kokatzen du ekintza oro. Gizon ausart bat da filmeko pertsonaia zentrala eta munduko toki beldurgarri eta gerrazaleenera doa, baina behin han aurkitzen denean bere bizitzak eman duen itzulipurdiaz konturatzen da eta etxera itzultzeko ahaleginak egiten ditu. Iritsiko al da etxera? Hori ez dizuet kontatuko, eman dizuedan azalpen xume horrekin ea gaur norbait Ordiziako bideo klubean Apocalypto pelikula eske topatzen dudan!
Besterik ez, asteburu ona pasa dezazuela zinemazaleOok!