Zinemara

Marilyn Monroe

Posted by mendia on 2007 Azaroa 12

”Sexuak natura eratzen du eta ni primeran ematen naiz naturarekin”-

”Hollywooden 1000 dolar muxu baten truk, arimaren truk 50 zentabo besterik ez”.

”Emakumeen lagunmin dira diamanteak”

”Senarrak izugarriak emakumea traizionatzean”

associated-press_marilyn_monroe_seven_yr_itch_l.jpgBai, bada zineko erregin ile horiaren ahopetik ateratako lau enuntziatu besterik ez dira, baina bera izan zen 50. hamarkadan zinearen munduan ikono garrantzitsuenetakoa. Bere sensualitate, pasio eta borrokak piztu zuen eta oraindik hor dirau, gutako askoren memorian.

1926ko ekainaren 1ean jaio zen Norma Jeane Mortenson izenpean: amak (Gladys Monroe) buruko arazoak zituen eta aita ez zen inoiz ezagutzera eraman. Amak bere arazoen aurrean, Marilyn familia batekin bizitzen utzi zuen, baina 1935ean umezurtz etxe batera eramana izan zen. Baina 16 urte zituelarik, 1942. urtean, Jimmy Doughertyrekin ezkondu zen, nahiz eta 1946an dibortziatu. Beranduago, 1944an gerra garaiko artikulu bat egiten ari zela, argazkilari batek argazkiak egin zizkion eta hortik aurrera modelo izatearekin lotu zuen bere bizitza, non 33 aldizkari baina gehiagotan argitaratua gertatu zen.

1946ko uztailaren 23an Marilyn Miller izenarekin hasi zen zine munduan murgiltzen eta 194an ”The Shoking Miss Pilgrim” pelikulan azaltzeko zortea izan zuen. Hala ere 1950 arte paper ugari interpretatu zituen. lau urte beranduago berriro ezkondu zen, Joe DiMaggio baseball jokalariarekin, non bederatzi hilabete beranduago berriro dibortzioa eskatu zuen.

Eta nola hasi zen, bada, bere irudi polit hori mundu osora zabaltzen?

1956an Marilyn Monroe Productions munduratu zuen Milton Green argazkilariaren laguntzaz, eta urte horretan grabatu zituen ”Bus Stop” eta ”The Price and the Showgirl”, zeinetan Marilynek bere trebezia erakutsi zuen. Urte oparoa benetan aktoresarentzat, hirugarren aldiz ezkondu baitzen Arthur Millerrekin, zeinek ”The Misfits” filma idatzi zion emazteak interpreta zezan. hauxe izan zen Marilynen azken obra eta 1961ean beste behin dibortziatu egin ziren.

Ba al zenekiten 1962an Marilyn munduko izarrik ospetsuen bilakatu zela? Blobo de Oro eskuratu zuen eta urte bereko abuztuaren 4an, 36 urte zituelarik Californiako Brentwood etxean hilik azaldu zen. Arrasto izugarri utzi digu, 30 filmetan atera den aktoresa preziatu honek. Komentatu beharko litzateke ”Something’s got to Give” filma bukatu gabe utzi zuela.

Amaitzeko, jakina da Marilyn Monroe izena aipatzean jarraiki lotzen diogula Glamour eta irudi hitzari. Bere jarraipen egin zuen Marilyn bat ere ezagun bilakatu zen bera hil ostean.

 

Listen to this podcast Listen to this podcast

2 Responses to “Marilyn Monroe”

  1. IKTeroak :: Interneten plagioa saihesteko bideak :: October :: 2008 Says:

    [...] zirela egiaztatu nuen. Gehienak borratu bazituen ere, oraindik plagioaren arrastoa ikus daiteke Marylin Monroe-ren inguruan “idatzi(?)” zuen artikuluan. jolaus     Zabaldu IKTak eta irakaskuntza, Aplikazio [...]

  2. Hershel Meyers Says:

    av532m1l9si1lbr5

Leave a Reply

XHTML: You can use these tags: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

 
Itxi
Bidali postaz