Denzel Washington
Posted by mendia on 8th Azaroa 2007
![]() |
1954ko abenduaren 28an Mount Vernon (Nueva York) jaio zen eta Fordham unibertsitatean kazetaritza ikasten hasi zen. Hala ere, antzerkiarekiko zuen grina zela eta, San Frantziskora joan zen bizitzera, eta han Conservatorio Americano de Teatro-n izena eman ondoren, 1981ean Carbon Copyrekin zine munduan murgiltzea lortu zuen.
1987ean Stephen Bikoren papera bete zuen Grita libertad pelikulan, non Oscarretara nominatua gertatu zen. Beranduago, Asociaciación Nacional de Corresponsales Extranjeros Acreditados-ekoek aktore bikainena bailitzan izendatu zuten Hollywooden.
1989 an Glory pelikulako aktoreetako bat izanik, Iparameriketako Gerra Zibilean beltzek jasan zituzten arrazakeriez mintzagai da, aktore hoberenaren Oscarra jasotzen duelarik.
19992an, MalcomX pelikularekin 3. Oscarretarako nominatzen dute. Eta gaur egun asko esan dezakegu aktore honi buruz, baina idatzirikoa idatzi, motz geratuko zen argitaralpena; beraz, amaitzeko, Los Angelesen bizi dela jakina da, bere emazte Paulette eta bere semeekin.
Bere filmeetako batzuk hauek dira: “Power”, “Grita libertad”, “Tiempos de gloria”, “Malcom X”, “Philadelphia”, “El informe pelícano”, “Marea roja”, “La mujer del predicador” eta”Estado de sitio”.
Listen to this podcast
Posted in Biografiak | 1 Comment »
